JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA. GALDERA ETA ERANTZUNAK 21.01.25

0

JARDUERA-FISIKOA-ETA-KIROLA-GALDERA-ERANTZUNAK.-21.1.25

42021-DEKRETUA 21.01.22

20. Entrenatu dezake kirolari federatu batek?

Covid-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua duten udalerrieta, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 baino gutxiagokoa bada:

Bai, kirolarien eta talde federatu eta profesionalen entrenamentuak egin ahal izango dira. Federazio bakoitzari dagokuio, bere eremuan, eta, hala badagokio, lehiaketa bakoitzaren ardura duten erakundeei, prebentzio-neurriak eta protokoloak zorrotz betetzen direla zaintzea.

Covid-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua duten udalerrietan, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa bada:

Bakarrik lehiaketa profesionalean eta erdi-profesionalean murgilduta dauden kriolariek eta taldeek egin ahal izango dituzte entrenamenduak.

21. Lehiatu dezake kirolari federatu batek?

Covid-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatuta duten udalerrietan, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 baino gutxiagokoa bada: Kirolarien eta talde federatu eta profesionalen kirol-lehiaketak baimenduta daude.

Covid-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua duten udalerrietan, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa bada: Bakarrik, lehiaketa profesionalean eta erdi-profesionalean murgilduta dauden kirolariak eta taldeak.

22. Entrenamenduetarako joan-etorriak nolakoak izango dira?

Entrenamenduetara joateko eta talde-kirolariak egin aurreko eta ondorengo uneetan, segurtasuneko pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia, sei laguneko taldeak eta maskara erabiltzeko oinarrizko prebentzio-neurriak gordeko dira.

23. Joan al daiteke kirolari federatu bat bizi den udalerritik kanpo entrenatzera?

Covid-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua duten udalerrietan, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 baino gutxiagokoa bada: Bai, bizi diren udalerritik kanpo entrenatzera joan ahal izango da, baldin eta entrenatzeko ohiko tokia bada.

Bizi den udalerritik eta/edo entrenatuko den udalerriak Covid-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa bada:

Lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden kirolariek eta taldeek tabino ezin izango dute. Era berean, Basque Team-eko kirolariak eta teknikariak; eta goi-mailakotzat katalogatutakoak.

24. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa al da?

Bai, une oro. Kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, lehiaketa federatuan, profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden kirolarien eta taldeen entrenamenduan eta lehiaketan eta kanpoan egiten den instantsitate altuko une berezietan.

25. Zeintzuk dira lehiaketa profesionalak? 

Futbolean Santander eta Smartbank Ligak eta saskibaloian Endesa Liga (ACB). Baita Liga hauetan parte hartzen duten taldeen nazioarteko lehiaketak ere.

26. Zeintzuk dira lehiaketa erdi-profesionalak?

Egutegi ofizialeko estatuko eta nazioarteko lehiaketa ezberdinak eta baita Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketak ere; hauek guztiak kategoria absolutuan. Kategoria absolutua baino lehenagokoetan, estatuko edo nazioarteko lehiaketak ere sartuko lirateke. Atal honetan sartzen dira ere kirol autoktonoen goreneko lehiaketak maila absolutua.

27. Lehiaketa eta entrenamenduetan gaudenean, aldagelak erabili daitezke?

Bai, aldagelak erabili ahal izango dira betiere gehieneko edukieraren ehuneko 30eko okupazioarekin. Halaber, dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banaka erabiltzen badira. Maskara nahitaez erabii beharko da, dutxatzeko unean izan ezik, eta une oro errespetatuko da erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia. Aldagelak etengabe aireztatu beharko dira erabiltzen diren bitartean eta, gainera, ireki aurretik eta itxi ondoren. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da eta airearen birzirkulazioa saihestu.

Share.

Comments are closed.