WORLD RUGBY Level 1 Epaile kurtsoa Ordizian abenduaren 19 eta 20ean

0

Formakuntza hau “MUJERES EN RUGBY” programa barruan sartzen da, Kirol Kontselu Nagusia eta EMAKUME programarekin kolaboratuaz.

Kurtso hau epaile munduan sartu nahi duen emakume orori dago zuzenduta, emakumezkoen errugbia hazi eta bultzatuaz, edo entrenatzaile baita kirolari hobea izateko araudia hobeto ezagutu nahi duenarentzat ere.

Formakuntza ekintza honek zati teoriko bat eta praktiko bat izango du, non parte-hartzaileak lehenengo kontaktu bat izango duten errugbian hain garrantzitsua den epaile lanarekin.

GUTXIENEKO BALDINTZAK:

  • 16 urte baino gehiago izatea
  • Emakumezkoa izatea

TITULAZIOA

  • Epaileen Level 1 WORLD Rugby ziurtagiria (epaileen 1.maila)

GAITZEN DU:

  • 18 urte azpiko bitarteko txapelketetako partiduak epaitzea.

PREZIOA:

  • Doakoa

Izen ematearen azken eguna abenduaren 13an izango da.

Euskadiko Errugbi Federazioak Espainiako Errugbi Federazioarekin koordinazioan, WR Level 1 Ordiziako EMAKUMEZKOEN EPAILE kurtsorako izen emate formularioa:

https://forms.gle/D1xsA3HzeEqW22sc8

Share.

Comments are closed.