Lizentziei buruzko informazioa

0

Klub agurgarriak,

Lehenik eta behin, duela egun batzuk bidalitako oharrean aipatu genuen bezala, kirol aseguru berri bat kontratatu dugula adierazi nahi dizuegu eta hauekin poliza bakar batean bi prima mota izatea lortu dugula, aurrean dugun denboraldi arraro honi begira.

Alde batetik SOILIK ENTRENAMENDU lizentziak ditugu ondorengo hilabeteko kostuekin:

Behin baimen hau jasotzen dugunean (txapelketa ofizialak hasteko), bigarren prima-ra pasatuko gara, honako hau ENTRENAMENDU + TXAPELKETA-rena izango da.

Lizentziak aurreko urteetan bezala egingo dira “Match Ready”

.Oharra: LIZENTZIA TRAMITATUTA EGON BITARTE, SEGURUAK EZ DU INOLAKO ISTRIPURIK BERE GAIN HARTUKO.

Eskatuko dizuegu baita ere, denboraldi arraro honen aurrean, segurua ere aldatu egiten dela eta horrekin batera lizentziak, beraz lizentziak egiten joan zaitezkete baina EZ egin inolako ordainketarik momentuz lurraldeko federazioekin ordainketak egiteko denontzat egokiena izan daiteeken modu errazena bilatu arte. Informatuko zaituztegu.

Federaziotik kontrolatuko dugu zenbat lizentzia egiten dituzuen, zein kategoriatan, eta ordainketa metodoa adosten dugunean egingo duzue ordura arteko lizentzien ordainketa oro.

Lizentziak egiterako orduan, zerrenda bat egiten baduzue, hau pasatzea ere eskertuko genizueke.

EEF/FVR.

Share.

Comments are closed.