EUSKADIREN GARAIPENA

0

Euskadiko emakumezkoen selekzioak LARGE taldeari irabazi zion joan den larunbatean Ibustyko estadioan, Mugerren (10-42), XIIra jokatu zen partida batean. Euskaldunak nagusi izan ziren lehen zatian, eta, joko dinamikoa eginez, sei entsegu lortu zituzten. Bigarren zatian, berriz, beroak jokalariengan eragin zuen, jokoa trakestu zen eta talde bakoitzak bi entsegu sartu zituen.

Euskadiko taldearekin Iratxe Uriarte, Garazi Uriarte, Nahiara Chimeno, Nerea García, Uxue Chamorro, Aleuzenev Cid, Lucia Moya, Igone Martin, Eider Olarreta, Jone Agirrezabal, Maite Garmendia eta Amaiur Mayo aritu ziren. Bigaren zatian Setién, Alazne Mancicior, Arrate Otaño, Maider Prieto, Monika Aizpitarte eta Kaiane Bedones sartu ziren. Euskal taldearentzat Maite Garmendiak, Igone Martinek, Amaiur Mayok -hiru aldiz-, Nerea Garcíak, Aleuzenev Cidek eta Jone Agirrezabalek lortu zituzten.

Share.

Comments are closed.