Uni Bilbao Ohorezko B Mailatik pausu batera

0

Larunbat honetan irailaren 7an, Uni Bilbaok Ferrol-en aurka jokatuko du 18:00tan, non Ohorezko B mailarako igoera jokatuko duten Santa Barbara de Avilés (Asturias) zelaian, zelai neutroa.

Uni Bilbao-ko zuzendari teknikoak, Beñat Lavin, bere inpresioak eman dizkigu bere aurkari eta partiduari buruz.

“Uztailaren 18an hasi ginen lanean beraz 7 aste izan ditugu, ia bi hilabete prestaketarako. Ferrol ezagun zaharra da, azken bi urteak daramazki igoerarako play-off-etarako sailkatzen. Topaketa interesgarria izango da, haiek oso berezko jokoa daukate; oso handi eta indartsuak dira aurrean, non asko aurreratu dezaketen eta defentsan arazoa

k eragin eta badaukate erdilari bat, hegaleko bat eta atzerlari bat oso jokalari erabakigarriak direla.

Guk aldiz errugbi orokorrago bat daukagu, ez da horrenbesteko

ezberdintasuna aurrelari eta hiru laurdeneko lerroaren artean, zabalera guztia okupatzen jokatzen dugu, baloia defentsaren puntu ahuletatik pasatzen saiatzen gara, eta behin baloia dugula, oso era bertikalean atakatzen dugu,  beraz zailagoa da nola jokatuko dugun aurreikustea.

Esan daiteke haiek baloia sartzen dutela ondoren zabaldu ahal izateko, eta guk baloia zabaldu egiten dugu ondoren jokalari gutxien dagoen lekuetatik sartzen saiatzeko. Haiek defensa taldekatzeko intentzioa daukate eta guk haiek mugiaraztea gu jarraituaz.

Azkenik, ez dugu ahaztu behar, erabakigarriak izango direla konkista fasea eta oin jokoa. Finalak aurkako zelaian jokatuaz irabazten dira, eta makiletarako aukerak lortuaz.

Larunbatean ikusiko dugu ze estilok lortzen duen bestearengain jartzea eta Ohorezko B mailara igotzea.”

Share.

Comments are closed.