Getxoren norgehiagoka zaila Baionaren aurka.

0

Euro Basque Rugby Challenge-ko lehenengo edizioak jarraipena izango du A taldearen beste partidu batekin, Aviron Bayonnais eta Getxo, larunbatean 18:00tan Baionan.

Lehenengo jardunaldiko partiduan, Aviron Bayonnais Landaren ezarri zitzaion Hernaniri 19-33ko puntuazioarekin, aurreikusita zegoen baino lehiakortasun handiagoko norgehiagoka izan zen, eta arratsalde eguzkitsu batean zale asko bildu ziren bertan.

Mugazgaindiko txapelketak Nouvelle Aquitaine, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako gobernuaren laguntza dauka, baita CD64, Euskal Errugbi Federazioa eta Nafarroako federazioarena ere.

Getxo, igo nahi duen talde historiko bat.

Euskal errugbiaren zentro garrantzitsuenetariko bat, Getxo, errugbi nazionaleko Ohorezko mailara igotzeaz gertu ibili zena, non bere habitat naturala izan den betidanik, aurreko denboraldian, baina ezin izan zuen lortu.

Aviron Bayonnais-en aurka jokatuko du, Baionan, Euro Basque Rugby Challenge-aren barruan.

Alberto Zueldia, Getxon finkaturiko Lazkaoko ekonomista bat da Bizkaiko klubaren lehendakaria: “Abuztuaren 1-etik gabiltza entrenatzen. Lehengo urtean geneuzkan etxeko jokalari guztiak jarraitzen dute, beste urte beteko esperientzia izango dutenak, eta horrek lehiakorragoak izatea eragingo die. Viteri anaiak, Gontzal edo Aitor Lasa beste batzuen artean, hazten jarraitu behar dute”. Azaltzen du Albertok.

Taldea osatuko dute bost “jokalari profesional, Fede Fontana eta Leonardo Buelas, bi pilier eta zortzi zenbaki bat, Barin, lehengo urtean Ohorezko B mailako ligan puntuazio gehien lortu zuena. Geneukan aurrelariak eta zortzi zenbakiak egin zuten posible lorpen hori. Aurreko kanpainan geneuzkan bi jokalari VRAC eta F.C Barcelona-ra Joan egin dira, Ohorezko mailara. Zelanda berriko bi anai ere etorriko dira, hiru laurdeneko lerroan jokatzeko”. Kanpoko jokalari gehiago iritsiko zaizkie, hala nola, “20 urte azpiko, bere herrialdeko selekzioarekin internaionala izan den Uruguarko bat, Francisco Martiriena, Leioan sukaldaritza ikasten ari dena. Ikasi edo lan egitera etortzen den jendea da eta errugbian jokatu nahi duena. Ezaugarri horietako hainbat jokalari izango ditugu”.

Getxoko Kirol zuendaria, taldeko jokalari ohia da, Asier Basterretxea, eta klub guztiaren ideia “Ohorezko maila-ra igotzea da, hori bait da gure ustez egokitzen zaigun lekua, nahiz eta horrela pentsatzen dugun bakarrak ez izan. Ez da erraza izango”.

Aviron-en aurkako partidarako “espero dugun bakarra, lehiakorrak izatea da eta lesionaturik ez izatea. Euro Basque Challenge on bat egin nahi dugu.”

 

Share.

Comments are closed.