EBRC 1. JARDUNALDIA, HERNANI/ATSS – AVIRON BAYONNAIS

0

Landarek bere gain hartuko du Euro Basque Rugby Challenge-ko estreinaldia.

  • Bihar larunbata, 17, 18:30tatik aurrera.
  • Hernani/At. San Sebastian-ek – Aviron Bayonnais-en aurka jokatuko du.

Euro Basque Rugby Challenge-ko lehenengo edizioa martxan jarriko da bihar larunbata, Landare zelaian, Hernanin 18:30tatik aurrera, Euskal errugbiko bi klub historikoen artean: Hernani/Atletico San Sebastian eta Aviron Bayonnais.

Nouvelle Aquitania, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako gobernuaz gain, CD 64, Euskal Federazioa eta Nafarroako federazioaren laguntza jasotzen duen mugaz gaindiko txapelketak, zazpi klub jasoko ditu, Ordizia, Getxo, Bera Bera, Hernani, Anglet, Aviron Bayonnais eta Biarritz Olympique, non bi taldetan banatuta jokatuko duten, eta horietatik irabazleak atera eta finalean elkar ikusiko dute irailaren 7an, Ordizian.

Hernani/Atletico San Sebastian, berreraikitzera.

Juantxu Rodriguez, lehendakaria eta Patrick Polidori, entrenatzailea dira Kirol arloan aldaketa askorekin iritsiko den denboraldi baten bi aurpegi nagusiak.

Harrobi gipuzkoarra eta Euskalduna mantentzen jarraitzen duena bere osotasunean Espainiako Errugbiko Ohorezko Mailan dagoen klub bakarrak, aurre denboraldi oso gogor bati egingo dio aurre, gehiegi, jokalarietako askok ikasi eta lan egiten dutenean.

“Momentuz zortzi jokalari dauzkagu lehengo urtean titularrak zirenak eta batzuk utzi edo lesionaturik daude denbora luzez” azaltzen du lehendakariak, zeinek badakien “ez daukatela ordezkorik”. Igor Genuak utzi egiten du, Xabi Garmendia luzerako dago lesionatuta, Tegnisier anaiak Frantzian dabiltza talde bila, Garmendia anaietatik, Iraitz-ek utzi egiten du eta Oier lesionaturik dago, eta beste ezer izan ezean, bi gazte galtzen ditugu, Jon Ander Puerta eta Eric Goñi, Espainiako Federazioak eraman egin dituela errugbi zazpi-rako”.

Gaur egun, badakite denboraldi batez gehiago jarraituko dutela, Oscar Astarloa beteranoak eta Xabat Erroiztenea berreskuratzen dute: “Gazteengandik jotzen jarraitu beharko dugu eta jokalariak bilatzen ari gara Iparraldean. 23 urte azpiko ligarekin ilusionatuta gaude, non gazteak mugitzea ahalbidetuko digun eta baita Hendaian daukagun proiektuarekin ere, 16 urtez azpikoekin. Hendaia, Atletico eta Hernaniko bigarren urteko gazteak frantziako txapelketan nahastuta jokatuko dute. Eta lehenengo urtekoak Hernanin entrenatu eta Euskal ligan jokatuko dute”.

Patrick Polidoriri, 47 urtekoa, Hernaniko entrenatzaileari, ez dio beldur handirik ematen aurrean daukaten erronkak. Bakarrik bi taldetan jokatu zuen, Aviron Bayonnais eta Bera Beran. Hernani entrenatzen urte asko darama eta badaki “taldea berreraiki beharko dugula. Baja garrantzitsuak daude, iritsi behar den jendea eta gazte asko. Ezer berria, baina urtetik urtera gogorragoa egiten da. Ez da soilik gainontzeko Ohorezko mailako taldeak indartzen direla, baizik eta gazte onenak galtzen ditugula eta horrela oso zaila da jarraikortasun bat izatea”.

Badaki Aviron taldearekin konfrontazioa oso zaila izango dela: “Oso ondo egiten dute lan gazteekin, eta oso harrobi ona daukate”.

Aviron Bayonnais.

Taldearen lehendakaria, Philippe Tayeb, Espainiako selekzioko jokalari ohia bai errugbi hamabost baita zazpian ere, Alfonso Feijóok entrenatu zuen. Jean Baptiste Lartigot da “Espoirs” taldearen arduraduna. Kategoria guztietan lan egin duen klubeko gizona da. 40 jokalariko talde bat dauka, bere laguntzaile eta prestatzaile fisikoarekin daramana: “Jokalari horietako hamabost-ek astero entrenatzen dute (hilabete eta erdi daramate lanean) profesionalekin. Osteguna bitarte egiten dute, eta ostiraletan gurekin datos” azaltzen du.

“Jokalari onen talde bat dugu. Harrobia Iparralden lantzen dugu, Landetan, Hegoaldean. Ez gara bakarrak. Biarritz ere badago, oso ondo egiten duena lan. Partidoak irabazi baino, jokalariak eta pertsonak eratzea bilatzen dugu. Denak beren ikasketekin bete behar dute. Arduradunak daude alderdi horretaz arduratzen direnak”.

Jokalariak eratzea.

Helburua lehenengo talderako jokalariak ateratzea da, Julien Tisseron (23 urte), Aymeric Luc (21 urte), bi atzerlariak; Arthur Duhau (21 urte), hegalekoa; Pello Muscarditz (23 urte), erdilaria; Manuel Ordas (21 urte),apertura eta Hugo Boniface (21 urte) harroina -ren, kasuan bezala.

“Daukaten mailaren arabera Baionan edo beste talde batean lekua izan dezaketen jokalariak eratzen ditugu. “Espoirs”-ekin bi urte daramat. Espainiako 18 urte azpiko taldearekin internazionalak diren bi jokalari ditugu, Hernanitik iritsi zirenak, Iker Aduriz eta Lucas Solano. Talde profesionaletik aparte, 130 bat jokalari kontrolatzen ditugu”, azaltzen du.

Aviron profesionalak bere aurredenboraldiko zati bat, Getxoko Goi Mailako Kirol Zentroan burutu zuten, zeinetan Hernaniren aurka lehiatuko diren jokalari batzuk egon ziren, eta gertuko iragan batean “hezitzaileekin proiektu zehaztu bat egin nahiko genuke Getxo, Ordizia edo Bera Bera bezalako taldeekin, jokalarien eraketarako” dio.

Larunbateko partiduari buruz, kezkatzen dituen bakarra “lesionatuak ez egotea” da.

Hegoaldeko jokalariak, Iñaki Laskurain, Oscar Astarloa edo Asier Altuna harroina bezalakoak, Baionan jokatu zuten.

Lehengo urteari begira, jokalarien hamabost baja egon dira talde horretan eta jokalari frantsesez gain, georgiakoak, chilekoak, Zelanda berrikoak eta abar iritsi dira, non Frantzian 5 urteren ondoren, internazionalak izan daitezkeenak herrialde horrekin.

Baionan eratutako beste jokalari batzuen artean,Frantziako Top 14-ko kludetako kide dira Etrillard (Toulon), Ithurria (Clermont), Ollivon (Toulon), Chouzenoux (Racing), Ugalde (Brive), Ducuing (Burdeos), eta abar bezalako jokalariak.

Landarek jasoko duen partiduan gauza ikusi ahal izango dira , Euro Basque Rugby Challenge-ko estreinaldian.

Share.

Comments are closed.