INTERNAZIONALAK

0

Amaia eta Lide Erbina ahizpek, Bárbara Plák eta Anne Fernández de Corresek asteburu honetan parte hartuko dute Errusiako Kazan hirian Txapelketa Aurreolimpikoan. Irabazleak zuzenean eskuratuko du leku bat Tokioko Jokoetan baina, lortu ezean, Espainia repeskara joaten saiatuko da. Txekia, Errumania eta Irlanda izango dira Espainiaren lehen arerioak. Irlandarrak eta espainiarrak aparte, Ingalaterra, Frantzia eta Errusia izango dira irabazteko faboritoak. Enara Cachok eta Uribarri Barrutietak taldearekin prestatu zuten txapelketa hau, baina ez dira bertan egongo. Bestalde, Pablo Feijooren agindupean dagoen gizonezkoen Espainiako selekzioak helburu berbera izango du asteburu honetan Colomiersen.

Share.

Comments are closed.