Euskadik Amsterdameko txapelketa utzi behar izan zuen

0
Euskadi-Basque Countryk Amsterdameko txapelketa utzi behar izan zuen. Lau jokalari lesionatu ziren lehiaketan zehar, eta azken partidarako taldea zortzi jokalarirekin soilik geratu zen, horietako batzuk arazo fisikoekin.
Herbeheretako txapelketaren lehen jardunaldian, Euskadik Errusiako selekzio indartsuaren kontra galdu zuen (33-0), eta gero, jokalari euskaldun baten txartel horiak baldintzatutako norgehiagokan, Eskoziako Powerbombs taldearen aurka galdu zuen (24-14). Eguneko azken partidan, ordea, Amsterdameko AAC taldeari irabazi zion (45-0).
Bigarren jardunaldian, euskaldunek Dambusters taldea garaitu zuten (33-14), eta gero Danimarkako Vikings taldearen kontra galdu zuten neurketa gogor batean (26-7). Euskadik ezin zuen azken partida jokatu, Lituaniaren kontra, eta antolakuntzak galdutzat eman zion (35-0).
Euskadiko Federazioaren kirol zuzendaria den José Miguel Galdosen esanetan, euskal taldeari “arerio oso gogorrak egokitu zitzaizkion. Lehenengo Errusiaren kontra jokatu genuen, eta bigarren jardunaldian, ia atsedenik hartu gabe, Danimarkako Vikings taldearen kontra jokatu behar izan genuen. Beraiek intentsitate handiarekin hasi ziren partida jokatzen eta norgehiagoka horretan bi lesionatu gehiago izan genituen”. Bajak direla eta, euskal taldeak azken norgehiagoka jokatzeari uko egin zion: “Bero ikaragarria egiten zuen. Vikings taldearen kontrako partidatik ez geunden errekuperatu, eta Lituania fisikoki talde oso indartsua zen. Positiboena izan zen beti aurpegia eman genuela partida guztietan. Inork ez zuen etsi ezta amore eman”.
Share.

Comments are closed.