Euskadi eta Hernani, Errusian

0
Euskadiko emakumezkoen selekzioak eta Hernanik asteburu honetan parte hartuko dute San Petersburgoko zazpiko txapelketa entzutetsuan, Errusian.
Antolakuntzak euskal taldea gonbidatu du. Euskadiko emakumeek Georgiako selekzioaren kontra (Georgian Ladies), Neva Leader errusiarraren aurka eta Letoniako LSPA/Livonia taldearen kontra jokatuko dituzte lehenengo partidak.
Euskadiko deialdia honako hau da: Alba Marlaska (Universitario Bilbao), Beatriz Baraia (U. Bilbao), Eider Olarreta (Gernika), Igone Martín (Atlético-Hernani), Joana Murray (CRAT), Uxue Merino (Durango), Nuria Yurrita (ASB), Laura Lorenzo (ASB), Maite Garmendia (Bera Bera ), Mónica Aizpitarte (Bera Bera), Enara Arteaga (Bera Bera), Claudia Urbizu (Bera Bera), Irene Reyes (La Única), Maialen Marturet (La Única) eta Maitane Salinas (ASB).
Eibarrek eta Getxok Erreginaren Koparako puntuagarriak diren txapelketak jokatuko dituzte asteburu honetan eta, beraz, talde hauetako jokalariek ezingo dute Euskadirekin lehiatu.
Hernanik, berriz, bigarren aldiz parte hartuko du gizonezkoen txapelketan. Iaz Espainiako txapeldun gisa jokatu zuen European 7’s Champions Trophy lehiaketan, eta aurten estatuko txapeldunorde moduan arituko da Kontinente Zaharreko beste talde txapeldunen kontra. Izan ere, El Salvadorrek, Espainiako Txapelketaren azken irabazleak, Ohorezko A Mailaren finala jokatu behar baitu.
Hirukolorekoek A multzoan jokatuko dut. Lehen fase honetan, Txekiar Errepublikako Dukla, WA Moskuko Eskualdea eta Södertälje suediarra izango dituzte arerio.
Hernanirekin jokalari hauek joango dira: Anartz Elosegi, Beñat Ariceta, Oier Pardo, Igor Etxeberria, Igor Genua, Mikel Imaz, Kepa Mijangos, Eric Goñi, Mattin Collado, David Pelaz, Mikel Pérez eta Mikel Bidegaray.
Share.

Comments are closed.