-16 eta -18 txapelketen finalak

0
-16 Euskal Ligako azken fasea larunbatean ospatuko da Landaren. Lehiaketaren lau talde onenak elkarren kontra neurtuko dira hogei minutuko partidetan. Lehenengo finalerdian, Hernani-Atlético San Sebastián, ligako lehen sailkatua, Babyauto Zarautz-Beltzak taldearen kontra neurtuko da (10.30ean), eta Labe Lan Ordiziak eta Bilboko Universitarioak finaleko beste postua bilatuko dute. (11.20ean). Galtzaileek hirugarren postuagatik jokatuko dute ondoren, eta irabazleek titulua bilatuko dute (13.15ean).
-18 Euskal Ligako azken fasea, berriz, asteburu honetan eta darroten astean burutuko da. Finalerdietan, Bera Bera, Espainiako azpitxapelduna, Hernani-Atléticoren kontra neurtuko da, eta Garabi Goierri Ordiziak Altamiran jokatuko du Babyauto Zarautz-Beltzak taldearen kontra. Datorren astean, finala eta hirugarren postua erabakiko dira.
Share.

Comments are closed.