Txapelketa Autonomikoa

0

Euskadiren emakumezkoen selekzioak Txapelketa Autonomikoaren lehen partida galdu zuen Gaztela eta Leonen kontra, Arrasaten (20-27), azken minutuetan entsegu bat hartu ondoren.

Garazi Uriartek, Amaiur Mayok eta Laura Lorenzok abantaila eman zioten Euskadiko taldeari lehen zatian (15-5), baina bigarren denboran bisitariek buelta eman zioten markagailuari, Lorenzok beste entsegu bat lortu arren.

Euskadiren taldea honako hau izan zen: Saioa Jaurena, Garazi Uriarte (Maika Iraizoz, 59′), Lucía Masa (Ane Zabalza, 59′), Ángela Soria, Nahia Jiménez (Paula Egaña, 64′), Maitane Salinas, Nerea García, Aleuzenev Cid, Lucía Moya, Igone Martín, Laura Lorenzo, Irene Reyes (Aitana Pérez, 48′), Eider Olarreta (Alba Marlasca, 20′), Joana Murray eta Amaiur Mayo.

Euskadik Madrilen jokatuko du txapelketa honen hurrengo norgehiagoka.

Share.

Comments are closed.