Internazionalak

0
Saioa Jaurena, Lide Erbina, Amaia Erbina eta Mayka Brust Europako txapeldunak izan ziren Espainiako selekzioarekin, Herbehereak gainditu eta gero (54-0). Harroina eta bi hiru laurdenak hasierako hamabostekoan egon ziren, eta Brust ordezkoen aulkian hasi zen eta, zelairatu eta gero, entsegu bat lortu zuen.
Final honek errekor berri bat ezarri zuen, Espainiak emakumezkoen errugbi partida batean inoiz baino jende gehiago bildu zuelako, 8.900 ikusleekin.
Erbina ahizpak, Enara Cacho lazkaotarra, Anne Fernández de Corres gasteiztarra eta Bárbara Plá bizkaitarra zazpiko selekzioarekin izango dira hurrengo Munduko Serietako lehiaketa prestatzen, ostegunetik 10era.
Gainera, Kerman Aurrekoetxea (El Salvador) Espainiako -20 selekzioarekin konzentratuta dago.
Share.

Comments are closed.