EMAKUMEZKOEN BIGARREN JARDUNALDIKO KRONIKA

0

Hernani-Atletico San Sebastianek jardunaldi honetan atseden izan eta ezkonberrien festan ospatzeko aprobetxatu zuten. ZORIONAK ANE ETA AITOR!

UMBE zelaian, Avia Eibar eta Uni Bilbaok jokatu zuten.

Partidua: Avia Eibar-Uni Bilbao

Emaitza: Avia Eibar 73-Uni Bilbao 0

Eibarreko taldea gogotsu atera zen, beraien etxeko Lehenengo partiduan, haren publikoari ligako talde gogor bat dela erakutsi nahian. Joko azkar eta intenso batekin, Uni Bilbao harrituta utzi zuen, beren Lehenengo esntsegua lortuaz, partiduko Lehenengo minutuetan.

Bigarren zatian, Uni Bilbaok, bere jokoa indartu nahi izan zuen, eta joko handiko minutuak izan ziren. Eibarrek ordea, indartsu jarraitu zuen eta horrela beste hainbat entsegu lortu zituen. Eibarrek lortutako emaitza on honekin, beren jarraitzaileak gustura utzi zituen.

 

Nabarmendutako jokalariak:

Avia Eibar:

Nerea Garcia ***

Asmae Ourdi **

Kaiane Bedones *

Uni Bilbao:

Maite Iturrioz **

 

UPNA ZELAIAN, Multiva. 2017ko Urriaren 7ª, igandea. 11h30

Partidua: La Unica RT-Garabi Ordizia

Emaitza: La Unica RT 57-Garabi Ordizia 10

Partidu zaila, zelaian bere lekua aurkitu ez zuen La Unica taldearentzat. Hauek ustekabean harrapatu zituen, jokalari gutxiago zeukan aurkako taldekidearengandik.

Nafar taldeko gogo falta, baita nagusitasun faltak ere,  eragin zuten Partiduak geldialdi asko izatea, inolako jarraitasunik gabe. Defentsan, akats asko burutu zituzten, non aurkako taldeari ateak irekitzea eragin zuten. Hainbat minute jokatu zituzten, ohikoak ez diren jokalariak eta hauek  ez zuten jakin errugbi 12-ra moldatzen. Inolako txisparik gabeko partidu bat izan zen, baita intentsitate baxukoa ere.

 

Nabarmendutako jokalariak:

La Unica:

Maika Iraizoz ***

Nahia Jimenez **

Irene Reyes *

 

Garabi Ordizia:

Ihintza Lekuona ***

Maddi Sola **

Leire Suarez *

 

CIUDAD DEPORTIVA PRADOVIEJO ZELAIAN

Partidua: Marzola Rioja-Gernika

Emaitza: Marzola Rioja 34-29 Gernika

Etxeko taldeak gogor hasi zuen partidua, Gernika menderatuaz, non bigarren honi, zelaian Lekua aurkitzea kosta egin zitzaion. Gutxinaka, indarrak berdintzen joan ziren, eta partidu borrokatu bat bilakatu zen, non azken minutuetan La Riojak garaipena lortu zuen.

Nabarmendutako jokalariak:

La Rioja:

Marta Cantabrana ***

Laura Sánchez**

Andrea  Pérez*

Gernika:

Maider Prieto ***

Laksmi Cosme**

Naia Goiriena**

 

 

 

Partidua: Termas Bera Bera – Escor Gaztedi

Emaitza: TERMAS BERA BERA 15 – 26 ESCOR GAZTEDI

 

Bera Bera oso indartsu eta antolatuta atera zen zelaira, Gaztedi menperatzen non apur bat antolatu gabe eta nahiko lokartuta atera ziren.  Nagusitasun honek eragin zuen, Bera Berak entsegu bat egitea, non hare gehiago nahasi zuen Gasteizeko taldea.

Deskansoan, Gaztediko entrenatzaileak, jokalariak antolatu eta gogotsu atera ziren, nahiz eta donostiarren defensa gogor batekin egin topo. Kanpotik jokatzen, gasteiztarrak defensa hori haustea lortu zuten behin baino gehiagotan, horrela entseguak ere lortuaz.

Bi taldeen aldetik, jarrera egokia zelaian.

 

Nabarmendutako jokalariak:

Bera Bera:

  • Naiara Gil ***
  • Oihane Setien **
  • Maite Garmendia *

 

Gaztedi:

  • Jone Noriega ***
  • Adara Alfonso **
  • Eneritz Basabe *

Partidua: Getxo –Durango Nissan Gaursa

Emaitza: Getxo  56 – 00 Durango Nissan Gaursa

Durango gazte, gogotsu eta borrokalaria izan zen partida amaiera arte. Zelaira gogotsu atera zen, etxean haren publikoa atsegintzeko Getxo baten aurka.

Getxok, defentsa gogor batekin, Durangoren eraso lerroa gelditzea lortu zuen, nahiz eta hauek borrokan jarraitu. Baina joko seguru eta jarraitasuna zuen Getxok, entseguak egiteko lekua lortu zuen.

Aurrelari on, ordenatu eta “ruck”-etatik azkar deseginez, alaitasuna eman zioten jokoari non behin baino gehiagotan lortu zuten entsegu egitea, markagailua handiagotuz partida amaiera arte.

Lidergo falta zuen Durango, gogotsu izan zen baina hainbat zigor kolpe eragin zituzten, non Getxok partidua ondo amaitzeko aprobetxatu zituen.

Nabarmendutako jokalariak:

Getxo:

  • Arantza Olabarrieta ***
  • Nerea Agirre**
  • Ana Herran *

 

Durango:

  • Ana Barrutieta ***
  • Uxue Merino **
  • Natale Murray *

 

Share.

Comments are closed.