Fase berria Emakumezkoen Euskal Ligan

0
Euskal Emakumezkoen Ligak fase berri bat hasiko du asteburu honetan. Lehen faseko lehen sailkatuak -La Única, Avia Eibar, Escor Gaztedi eta Gernika- ligaxka batean arituko dira. Talde bakoitzak bi partida jokatuko ditu beste taldeen kontra. Ligaxkaren irabazlea Euskadiko txapelduna izango da, eta Iberdrola Ligara igotzeko lehian izango da. Bestalde, La Única B, Marzola La Rioja, Durango Nissan Gaursa, Hernani, AVK Bera Bera Termas, Orkli Ordizia y Universitario de Bilbao buelta bakar batean elkarren kontra neurtuko dira.

 

Share.

Comments are closed.