19. Entrenatu dezake kirol federatu batek?
Bai, entrenatu dezake.
20. Lehiatu dezake kirolari federatu batek?
Bai, bizi den udalerria ez den beste udalerri batera egutegi ofizialeko probak egiten diren lekuetara joan daiteke. Federazio bakoitzari, bere eremuan, eta, kasua bada, lehiaketa bakoitzaren ardura duten erakundeei dagokie prebentzio-neurriak eta -protokoloak zorrotz betetzen direla zaintzea.
21. Udako ohiko lehiaketak antolatu al daitezke federazioen estaldurarik ez badute?
Udatik aurrera bakarrik onartuko dira federazioen egituratik kanpo antolatzen diren kirol-lehiaketak, antolatzaileek baimena eskatu beharko diete erakunde eskudunei, lehiaketa garatzeko protokolo bat erantsita. Protokolo horrek, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren jarraibideak betez, higiene-eta urruntze-neurri guzietn jarraipena eta osasun-agintariek ezarritako beste edozein arau bermatuko ditu.
22. Entrenamenduetarako joan-etorriak nola izango dira?
Entrenamenduetara joateko eta talde-kirolak egin aurreko eta ondorengo uneetan, segurtasuneko pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia, sei laguneko taldeak eta maskara erabiltzeko oinarrizko prebentzio-neurriak gordeko dira.
23. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa al da?
Bai, une oro. Kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean ari diren taldeen entrenamenduetan, lehiaketetan eta kanpoan egiten den intentsitate altuko une berezietan.
24. Lehiaketa eta entrenamenduetan gaudenean, aldagelak erabili daitezke?
Bai, aldagelak erabili ahal izango dira betiere gehieneko edukieraren ehuneko 35eko okupazioarekin. Halaber, dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banaka erabiltzen badira. Maskara nahitaez etengabe erabili beharko da, dutxatzeko unean izan ezik, eta une oro errespetatuko da erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia. Aldagelak etengabe aireztatu beharko dira erabiltzen diren bitartean, eta, gainera, ireki aurretik eta itxi ondoren. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da eta airearen birzirkulazioa saihestu.