JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA. GALDERA ERANTZUNAK 21.05.11

0

JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA. GALDERA ERANTZUNAK 21.05.11

ESKOLA KIROLA – COVID-19aren ARAU-OROKORRAK 21.05.11

19. Entrenatu dezake kirolari federatu batek?

Bai, bizi den udalerria ez den beste udalerri batera entrenatzera joan daiteke, autonomia-erkidego barruan.

20. Lehiatu dezake kirolari federatu batek?

Bai, bizi den udalerria ez den beste udalerri batera egutegi ofizialeko probak egiten diren lekuetara joan daiteke. Federazio bakoitzari, bere eremuan, eta, kasua bada, lehiaketa bakoitzaren ardura duten erakundeei dagokie prebentzio-neurriak eta -protokoloak zorrotz betetzen direla zaintzea.

21. Udako ohiko lehiaketak antolatu al daitezke federazioen estaldurarik ez badute?

Udatik aurrera bakarrik onartuko dira federazioen egituratik kanpo antolatzen diren kirol-lehiaketak, antolatzaileek baimena eskatu beharko diete erakunde eskudunei, lehiaketa garatzeko protokolo bat erantsita. Protokolo horrek, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren jarraibideak betez, higiene-eta urruntze-neurri guztien jarraipena eta osasun-agintariek ezarritako beste edozein arau bermatuko ditu.

22. Entrenamenduetarako joan-etorriak nolakoak izango dira?

Entrenamenduetara joateko eta talde-kirolak egin aurreko eta ondorengo uneetan, segurtasuneko pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia, sei laguneko taldeak eta maskara erabiltzeko oinarrizko prebentzio-neurriak gordeko dira.

23. Maskara erabiltzea desrrigorrezkoa al da? 

Bai, une oro. Kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, lehiaketa profesoinalean edo erdi-profesionalean ari diren taldeen entrenamenduetan, lehiaketetan eta kanpoan egiten den intentsitate altuko une berezietan.

24. Lehiaketa eta entrenamenduetan gaudenean, aldagelak erabil daitezke?

Bai, aldagelak erabili ahal izango dira betiere gehieneko edukieraren ehuneko 35eko okupazioarekin. Halaber, dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banaka erabiltzen badira. Maskara nahitaez etengabe erabili beharko da, dutxatzeko unean izan ezik, eta une oro errespetatuko da erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia. Aldagelak etengabe aireztatu beharko dira erabiltzen diren bitartean eta, gainera, ireki aurretik eta itxi ondoren. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da eta airearen birzirkulazioa saihestu. Hala ere, komeni da gogoraraztea aerosolak transmisio-bide garrantzitsuak direla, eta beraz, distantziarik eta aireztapenik gabeko espazio itxiak saihestu behar direla.

Share.

Comments are closed.