JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA. GALDERA ERANTZUNAK 2021-04-16

0

DOKUMENTU OSOA

20. Entrenatu dezake kirolari federatu batek?

Bai, jatorrizko eta helmugako udalerriak eta lurraldeak 100.000 biztanleko 400 baino gutxiagoko intzidentzia-tasa metatua badute, entrenatzeko, bizilekua dagoen udalerria ez den beste udalerri batera joan daiteke, autonomia-erkidegoaren barruan.

Jatorrizko edo/eta helmugako udalerriak 100.000 biztanleko 400 edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua badute kirolari federatuek, bizilekuaz bestelako udalerri batean eta Autonomia Erkidegoaren barruan egin ahal izango dituzte entrenamenduak edo lehiaketak, baldin eta lehiaketetan murgilduta dauden, parte hartzen edo parte hartuko duten eta hauek dagokion federazioaren egutegi ofizialean onartuta dauden.

Intzidentzia tasa metatua 100.000 biztanleko 400 edo gehiagokoa den lurralde historikoetan bizileku den lurralde historikoko pertsonen sarrera- eta irteera- murrizketa ezartzen da, dagoekion federazioaren egutegi ofizialean onartuta dauden lehiaketetan murgilduta adudenak, parte hartzen edo hartuko dutenak izan ezink.

21. Lehiatu dezake kirolari federatu batek?

Bai, bizi den udalerria ez den beste udalerri batera egutegi ofizialeko probak egiten diren lekuetara joan daiteke. Federazio bakoitzari, bere eremuan, eta, kasua bada, lehiaketa bakoitzaren ardura duten erakundeei dagokie prebentzio-neurriak eta -protokoloak zorrotz betetzen direla zaintzea.

22. Baimenduta al daude lehiaketa federatuan murgilduta dauden kirolarien lagunarteko lehiaketak?

Ez, ez daude baimenduta.

23. Entrenamenduetarako joan-etorriak nolakoak izango dira?

Entrenamenduetara joateko eta talde-kirolak egin aurreko eta ondorengo uneetan, segurtasuneko pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia, sei laguneko taldeak eta maskara erabiltzeko oinarrizko prebentzio-neurriak gordeko dira.

24. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa al da?

Bai, une oro. kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, lehiaketa profesionalean edo erdi profesionalean ari diren taldeen entrenamenduetan, lehiaketetan eta kanpoan egiten den intentsitate altuko une berezietan.

25. Lehiaketa eta entrenamenduetan gaudenean, aldagelak erabil daitezke?

Intzidentzia-tasa metatua 100,000 biztanleko 400 baino gutxiagoko udalerrietan, BAI, aldagelak erabili ahal izango dira bai entrenamendeutan eta baita txapelketetan ere, betiere gehieneko edukieraren %35eko okupazioarekin. Halaber, dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banaka erabiltzen badira.

Entrenamenduetan ezingo dira erabili, BAI ordea txapelketetan (gehieneko edukieraren %35eko mugarekin), intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 400 edo gehiagoko udalerrietan,

Maskara nahitaez etengabe erabili beharko da, dutxatzeko unean izan ezik, eta une oro errespetatuko da erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia. Aldagelak etengabe aireztatu beharko dira erabiltzen diren bitartean eta, gainera, ireki aurretik eta itxi ondoren. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da eta airearen birzirkulazioa saihestu. Hala ere, komeni da gogoraraztea aerosolak transmisio-bide garrantzitsuak direla, eta beraz, distantziarik eta aireztapenik gabeko espazio itxiak saihestu behar direla.

Share.

Comments are closed.