JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA. GALDERA ERANTZUNAK 21.03.30
20. Entrenatu dezake kirol federatu batek?
Bai, bizi den udalerria ez den beste udalerri batera entrenatzera joan daiteke, autonomia-erkidego barruan.
21. Leihatu dezake kirol federatu batek?
Bai, bizi den udalerria ez den beste udalerri batera egutegi ofizialeko probak egiten diren lekuetara joan daiteke. Federazio bakoitzari, bere eremuan, eta, kasu abda, lehijaeta bakoitzaren ardura duten erakundeei dagoekie prebentzio-neurriak eta -protokoloak zorrotz betetzen direla zaintzea.
22. Baimenduta al daude lehiaketa federatuan murgilduta dauden kirolarien lagunarteko lehiaketak?
Bai, baimenduta daude.
23. Entrenamenduetarako joan-etorriak nolakoak izango dira?
Entrenamenduetara joateko eta talde-kirolak egin aurreko eta ondorengo uneetan, segurtasuneko pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia, sei laguneko taldeak eta maskara erabiltzeko oinarrizko prebentzio-neurriak gordeko dira.
24. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa al da?
Bai, une oro. Kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean ari diren taldeen entrenamenduetan, lehiaketetan eta kanpoan egiten den intentsitate altuko une berezietan.
25. Lehiaketa eta entrenamenduetan gaudenean, aldaketal erabili daitezke?
Intzidentzia-tasa metatuta 100.000 biztanleko 400 baino gutxiagoko udalerrietan, BAI, aldagelak erabili ahal izango dira bai entrenamenduetan eta baita txapelketetan ere, betiere gehieneko edukieraren %35eko okupazioarekin. Halaber, dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banaka erabiltzen badira.
Entrenamenduetan ezingo dira erabili, BAI ordea txapelketetan (gehieneko edukieraren %35eko mugarekin), intzidentzia-tasas metatua 100.000 biztanleko 400 edo gehiagoko udalerrietan,
Maskara nahitaez etengabe erabili beharko da, dutxatzeko unean izan ezik, eta une oro errespetatuko da erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia. Aldagelak etengabe aireztatu beharko dira erabiltzen diren bitartean eta, gainera, ireki aurretik eta itxi ondoren. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da eta airearen birzirkulazioa saihestu. Hala ere, komeni da gogoraraztea aerosolak transmisio-bide garrantzitsuak direla, eta beraz, distantziarik eta aireztapenik gabeko espazio itxiak saihestu behar direla.