Espainiako emakumezkoen selekzioak Saioa Jaunarena eta Maika Brust (ASB) eta Anne Fernández de Corres, Amaia Erbina, Lide Erbina eta Uri Barrutieta (Eibar) deitu ditu Europako Txapelketa prestatzeko. Lehiaketa honetan, Espainiak Errusia eta Herbehereak izango ditu arerio hilaren 20an eta 27an. Gainera, Jon Zabalak (Tarbes) eta Julen Goiak (Ordizia) Espainiarekin jokatuko dute igande honetan Portugalen kontra, Madrilen, iazko Europako Txapelketaren azken partidan. Bestalde, Charles Ollivon eta Teddy Thomas lapurtarrak Frantziarekin arituko dira larunbatean hasiko den Sei Nazioetan.
INTERNAZIONALAK
0
Share.