Euskal Txapelketen hasiera

0

Hilabete batzuk itxaron ondoren, Euskal Txapelketak asteburu honetan abiatuko dira senior kategoriako lehiaketen hasierarekin. COVID-19ak talde gutxiago parte-hartzea eta, beraz, partida gutxiago jokatzea eragin du. -18 eta -16 txapelketak ez dira hasiko oraindik.

Gizonezkoen senior ligak bederatzi talde izango ditu multzo bakarrean: Atlético-Hernani, Bera Bera B, Kanpanzar Arrasate, Txingudi, Gernika, Durango, Valtecsa Universitario de Bilbao, Sarako Izarra eta Rioja.

Lehiaketaren lehenengo faseak bederatzi jardunaldi izango ditu, eta gero, bigarren itzulian, bi talde osatuko dira sailkapenaren arabera.

Emakumezkoen Euskal Ligan sei taldek soilik parte-hartuko dute: Avia Eibar B, Gaztedi, Universitario de Bilbao, Rioja, Bera Bera eta La Única. Lehiaketa apirilaren 18an bukatuko da.

Emakumezkoen taldeek sei jardunaldiko seven txapelketan ere parte-hartzeko aukera izan dute. La Única, Hernani, Durango, Gernika, Elorrio, Ordizia eta Uribealdea bertan arituko dira. Azken topaketa martxoaren 28an izango da.

Share.

Comments are closed.