Euskadiko sekezioek Brontzezko Kopa lortu zuten joan den asteburuan jokatu zen Roma Sevens 2018 txapelketan. Emakumezkoen taldeak zein gizonezkoarenak Italia B hartu zuten mendean beraien finaletan. Euskal taldeek arerio oso indartsuei aurre egin zieten, kalitate handikoak, eta baita italiar hiriburuko beroari ere. Lehiaketa honek Euskadiko selekzioen denboraldiari amaiera eman zion.
 Gizonezkoen selekzioak, berriz, Italia eta Projecx Waterboys taldeekin galdu zuen (26-5 eta 0-31), baina gero Clandestino 7 eta Tierra de Fuego taldeei irabazi zien (30-5 eta 21-15), finalean Italia B mendean hartzeko (17-14).
Galdosek adierazi zuenez, Euskadik lehenengo bi partidak galdu zituen “bi talde oso indartsuen aurrean. Euskadik disziplina handiarekin jokatu zuen, baina nekea nabaritu zuen. Bi talde argentinarren kontrako partidak ere oso gogorrak izan ziren, baina Euskadik ondo mugitu zuen baloia eta jokoan nagusi izan zen. Finala ere oso gogorra izan zen, etxeko arbitrajearekin, baina taldeak bere aukerak aprobetxatu zituen. Fisiko pixka bat falta zaigu, baina zazpiko errugbi on bat jokatu dugu, plakaje eta defentsa onekin. Fisikoak aldea egin du”.
Bestalde, Espainiako selekzioak Amaia eta Lide Erbina, Uribarri Barrutieta eta Bárbara Plá deitu ditu Europako Txapelketaren lehen proba eta datorren hileko Munduko Txapelketa prestatzeko.