Euskadiko emakumezkoen selekzioa ostiral honetik aurrera lehiatuko da hainbat txapelketa hartuko dituen Valencia Rugby Festivalean.
Lehenengo jardunaldian, euskaldunak Mo Sister (17.00etan), Kauri Barbarians (18.00etan) eta España Emergin (19.20an) taldeekin neurtuko da, eta larunbatean, Eskozia (15.00etan) eta Impact Sevens Bordeaux (17.00etan).
Deialdia honako hau da: Garazi Goikolea (Gaztedi), Idoia Olabarrieta (Getxo), Lucía Diego (Getxo), Arantza Olabarria (Getxo), Ángela Soria (Getxo), Joanna Murray (Getxo), Ihintza Lekuona (Ordizia), Oiane Puertas (Atlético-Hernani), Nahia García (Gernika), Irene Reyes (La Única), Maddi Braco (La Única) eta Maitane Salinas (ASB).
Eibarko emakumezkoen taldeak ere Valencia Rugby Festivalean parte hartuko du, baina txapelketa desberdin batean. Eibartarren helburua Erreginaren Koparako sailkatzea izango da. Bestalde, La Únicako Tecla Masoko España Emerging taldearekin arituko da.
Gizonezkoen lehiaketan, Hernanik eta AVK Bera Berak Espainiako Txapelketa jokatuko dute. Hernaniarrak iaz lortu zuten garaipena errepikatzen saiatuko dira. Hirukolorekoak El Salvador eta Arquitecturarekin neurtuko dira, eta donostiarrak Ingenieros Industriales eta Olímpico de Pozuelorekin.
Bestalde, Igor Genua (Hernani) eta Ignacio Martín (Bera Bera) Espainiako selekzioarekin arituko dira Londresen, Munduko Serietako azkenaurreko hitzorduan. Amaia Erbinak, Enara Cachok eta Uribarri Barrutietak, berriz, Howard Hinton Seven txapelketan jokatuko dute Espainiako selekzioarekin, Frantziako Tours hirian.