Euskadiren estrenaldi ona

0
Euskadiko selekzioak bikain aritu ziren talde unibertsitateentzako La Rochelleko Nazioarteko Txapelketaren lehen jardunaldian. Emakumezkoen taldeak jokatu zituen bi partidak irabazi zituen, eta gizonezkoen selekzioak bi norgehiagoka irabazi zituen eta bestea galdu.
Euskadiko emakumeek La Rochelleko taldeari eta Orsay-Parisekoari irabazi zieten (33-5 eta 37-0), eta gaur berriro neurtuko dira arerio hauekin, azkeneko fasean parte-hartu baino lehen.
Gizonekoek, berriz, Clermont-Ferrand eta Rennes mendean hartu zuten (37-5 eta 19-5), eta Île de Franceren kontra galdu zuten (21-10). Gaur, bere taldeko azken partida jokatuko dute La Rochellekin.
Share.

Comments are closed.