Hernani – Getxo primer partido oficial de Rugby Inclusivo

0

Getxo Rugby talde inklusiboaren lehen partidu ofiziala Hernanin

Pertsona askoren lan gogorraren ondoren, Euskadiko Errugbi Federazioaren onespenari esker, sortu ahal izan dira talde barneratzailearen parte diren kirolari guztientzako lizentziak, horrek dakarren guztiarekin. Horrela, joan den larunbatean Landaren jokatu zen partida fitxa inklusiboarekin jokatzen duen lehen partida da Estatu osoan. Getxo Rugby Taldea izan zen Hernani Club Rugby Elkarteak antolatzen duen 4. edizioko gonbidatua.

IV. Inklusibo Txapelketa modu ofizialean jokatzen den lehen partidua izan da, Euskadiko Errugbi Federazioak antolatutako Bultza Liga urtebetez atzeratu ostean. Aitor Arri taldeko arduradunak adierazi duenez, «partidu hau behar genuen lanean jarraitzeko eta egindako ahalegin guztia gauzatuta ikusteko. Oso egun polita izan zen, eta bi taldeen artean senidetasuna ikusi ahal izan genuen berriz ere».

Share.

Comments are closed.