Euro Basque Rugby Challengeren bigarren edizioa prestatzen

0
Euro Basque Rugby Challenge-Euskal Errugbi Liga bigarren aldiz jokatuko da aurten, talde gehiagorekin eta emakumezkoen partaidetzarekin. Euskadiko Federazioaren presidentea den Iñaki Laskurainek eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroako Euroeskualdearen zuzendaria den Arola Urdagarinek astelehen honetan sinatu zuten Hendaian lehiaketa bultzazeko hitzarmena.
Gizonezkoen taldeek bi kategoriatan jokatuko dute, eta, lehenengo aldiz, emakumezkoen taldeak ere arituko dira. Gizonezkoen lehenengo maila udan jokatuko da, aurredenboraldian.
Iaz estreinatu zen txapelketan, Aviron Bayonnais, Biarritz Olympique eta Angleteko espoir taldeek jokatu zuten, eta baita Ordizia, Hernani, Getxo eta Bera Berako senior taldeak ere. Baionarrek eskuratu zuten garaipena.
Lehiaketa hau Euskadiko eta Nafarroako Federazioek eta Errugbi 64 Departamentu Batzordeak bultzatu zuten, Eusko Jaurlaritza eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen babesarekin.
Share.

Comments are closed.