-18 eta -16 euskal ligak asteburu honetan hasiko dira. Bi lehiaketak bi multzotan bananduak egongo dira parte-hartzaileen mailaren arabera.
Kadete mailan (-18an), bederatzi talde arituko dira A multzoan: Garabi Ordizia, Universitario de Bilbao, La Única, Gernika-Elorrio, AVK Bera Bera, Escor Gaztedi, Hernani-Atlético San Sebastián, Getxo eta Babyauto Beltzak Zarautz. Liga apirilaren 7an bukatuko da, finalerdiak maiatzaren 5ean, eta finala, maiatzaren 12an.
B multzoan, berriz, Uribealdea, Marzola Rioja, Durango Nissan Gaursa, Kanpanzar Arrasate, Iruña-UNAV, Zaisa Txingudi eta Avia Eibar arituko dira. Talde hauek hurrengo astean hasiko dira.
Haurra mailan (edo -16an), bederatzi taldek jokatuko dute A multzoan: Labe Lan Ordizia, Universitario de Bilbao, La Única, Elorrio-Gernika, AVK Bera Bera, Escor Gaztedi, Hernani-Atlético San Sebastián, Getxo eta Babyauto Beltzak Zarautz.
B multzoan, gainera, beste zortzi talde izango dira: Uribealdea, Marzola Rioja, Durango Nissan Gaursa, Atlético-Hernani, Iruña-UNAV, Zaisa Txingudi, Avia Eibar eta Universitario de Bilbao.