Errugbia eta profesionalismoa, datorren erronka

0

Euskadiko Errugbi Federaziotik atsegin handiz gonbidatzen zaitugu apirilaren 26an, 10:00etan, Donostiako Anoeta Estadioko Auditorioan antolatu dugun jardunaldira. Jardunaldi honen izenburua Rugby y Profesionalismo da, datorren erronka…, eta euskal errugbiaren familia osatzen duten guztiei irekita egongo da.

Aviron Bayonnaisek Section Paloiseren aurka apirilaren 26an arratsaldeko 16:30etan jokatuko duen partidaren atarian, gaurkotasun handiko gai hau jorratzea egokia iruditu zaigu. Horretarako, Jose Antonio Garrote, Espainiako Errugbi Federazioko (RFER) presidenteordea, izango dugu gurekin, RFERek gai honi buruz duen hausnarketa eta ikuspegia azaltzeko eta partekatzeko. Era berean, guztion interesekotzat jo dugu ondorengo mahai-inguru bat. Bertan, hiru solaskidek mundu amateurretik mundu profesionalerako igarobidearen kudeaketan izandako esperientziak azalduko dizkigute errugbiaren munduaz bestelako kirol diziplina batzuetan, Benito Urraburu kazetariak moderatuta.

Hauek izango dira mahaiko kideak: Carmen Muguruza, Endesa Ligako saskibaloiko emakumezkoen IDKko presidentea. Fernando Diez, emakumezkoen eskubaloiko Iberdrola ligako Super Amara-Bera Berako presidentea. Vicente Mozo, gizonezkoen GBC saskibaloi taldearen sortzailea, FEBeko lehen mailako liga. Sarrera jende guztiarentzat irekia da.

Jardunaldi honetan ikusiko dituzuelakoan, jaso ezazue kirol besarkada bat.

Iñaki Rica, Euskadiko Errugbi Federazioko presidentea

Share.

Comments are closed.