Biarritz eta Ordizia akatsak onart ezinak diren partidua.

0

-Ostiralean Aguileran 21:00tan jokatuko dute, Pro 2-ko Biarritz eta Vannes-en partiduaren ondoren.

Biarritz, harrobi bukaezina.

Donostia- Euro Basque Rugby Challenge-an estreinatuko diren bi talde dira Biarritz eta Ordizia, ostirala 30, 21:00tan Aguileran jokatuko dute, Biarritz eta Vannes, Pro 2-ko topaketaren ondoren, txapelketako bigarren jardunaldia pisuzko arrazoiengatik bertan behera utzi behar izatearen ondoren.

Emozio fuerteak egongo diren partidua izatea espero da, non bi taldeetan hazten ari diren jokalariak ikusi ahal izango diren, eta Heineken Liga hasteko bi asteren faltan, Ordiziako jokalarien egoera fisikoa ere ikusi ahal izango da.

 

Biarritz, sendotasuna oinarrian.

Euro Basque Rugby Challenge hau irabazteko talde “faborito”-enetariko bat da hamabosteko hau. Miarritzeko Formakuntza zentroko zuzendari teknikoa da zurigorrien harrobia mugitzen duena, zeina nahiko produktiboa izaten den eta azken urteetan orain Stade Françaisean (Alex Arrate Erdilaria, Kylan Hamdaqui, atzelaria) edo Bégles-Burdeos-en (Maxime Lucu, uztartze erdilaria), Alban Placines (Toulouse), Lucas de Coonik (Montpellier-en utzita egon zena, non bueltatu den) jokatzen duten jokalariak atera diren. Miarritzek, denboraldiz denboraldiz ikusten du, nola haien gazte onenak ekonomikoki indartsuak diren hamabostekoengatik fitxatzen duten, beste talde askori gertatzen zaien bezala.

“Formakuntza zentroa, klubeko Kirol proiektuaren zentroa da”, azaltzen du Rourres-ek.” Gazteen garapena, eratzen saiatzen den maila altuko pirámide batetik pasatzen da. 15 eta 16 urte bitarteko 30 jokalariko talde kadete bat daukagu. Aurre formakuntza zentro bat 17 eta 18 urteko jokalarientzat non 15 jokalari dauden Crabos kategorian, eta ondoren garapen entrenamenduko zentro bat 18 eta 23 urte bitartekoentzat, “elite Pro o Hope” direnak”, azaltzen du Mathieu-k.

Bere lanaren oinarria honakoa da, “jokalariak berehala antzeman Kirol eta ikasketa baldintza onenetan jarri ahal izatea (Adibidea: espainiako 3 jokalarik beraien BAC-a izan zuren, ikasketa diploma lehengo urtean). Proiektu bikoitza oso garrantzitsua da guretzat. Ikasketa proiektu eta kirolean oinarritzen den jokalari batek ekilibrio on bat izango du eta klubean bilakaera bat izan dezake”

“Maila guztietan entrenatzaile nahikoa ditugu baita hezitzaileak ere, kirolariak ikasketekin jarraitu ahal izateko. Gure kolaborazioa Kirolaren Euskal Eskola-rekin (gainbegiraturiko eskola estruktura) proiektu bikoitz hau aurrera eraman ahal izateko 17 eta 23 urte bitarteko 40 jokalariz osaturiko talde bat ahalbidetzen digula da. Tekniko eta fisikoa, astelehen, astearte, ostegun eta ostiral goizean entrenatzen dute, eta arratsaldeetan kurso eskolarretara zuzendutzen dira. Talde lanak astearte eta ostegunetan izaten dira eguerdia eta arratsaldeko ordubiak bitarte. Helburua jokalarien garapena da Biarritzen edo beste nonbait kontratu profesionalak firmatzeko, baina lehendabizi Biarritzen”.

Gazte horietako askok, talde profesionalarekin egiten dute lan, azaltzen du Rourre-k: “kapazitate zentroak eta Hope taldeak aste osoan zehar egiten dute lan talde profesionalarekin. Formakuntza zentroko gure entrenatzaileak, entrenatzaile profesionalekin egiten dute lan. Adibidez, Roger Ripoll formakuntzako entrenatzailea da eta baita ere lehen taldeko aurrelarien entrenatzailea. Manu Cassin entrenatzailea-k talde profesionalarekin lantzen du bakarkako teknika. Ondoren, formakuntza zentroko jokalari batzuk, talde profesionalarekin entrenatzen dute aste osoan zehar. Talde profesionalak hartzen ez dituztenean, formakuntza taldera itzultzen dira asteburuetan eta Espoirs taldearekin jokatzen dute, haien denbora jokoa gestionatuaz”.

Mugaren alde honetako bost jokalari dituzte Espoirs taldean, eta gainera Asier Usarraga lehenengo taldean: “Espainiako jokalariak garatzen ari dira. Biarritzek beti itzan ditu espainiako jokalariak klubean eta formakuntza zentroan, Julen Goia edo Asier Usarraga bezala. Orain, Urko Zumeta, Gorbei Allende, Lucas Santa María eta Kerman Aurrexotexea daude. Oso pozik gaude haiekin, lan egiten dute eta ondo ari dira garatzen, gure klubak erlazio sendoak finkatu nahi ditu euskal eta espainiako errugbiarekin”.

“Espainiako entrenatzaile bat daukagu, Roger Ripoll gurekin etorri zena lehengo urtean. Espainiak potentziala dauka errugbirako eta haiekin egon nahi dugu iraganeko bere garapenerako. Oso pozik gaude Euro Basque Rugby challenge-ko parte hartzeagatik” argitzen du. Jokalari horietako asko ikusi ahal izango ditugu Aguilera-n hurrengo ostiralean Ordiziaren aurka.

 

Ordizia, bere benetako egoera jakin behar du.

Entrenamendu fisikoak, teknikoak, taktiko eta bakarkakoak dira Heineken ligan, eskailera bat igo nahi duen Ordizia baten aurredenboraldia, baina zelaian, lehian haien jokalariak nola aurkitzen diren jakin behar du, eta Biarritzen aurka konprobatu ahal izango dute.

Guztiak aurrera normal egiten badu, liga hori hasi aurretik bi partidu jokatu nahi dituzte, eta horietako bat Biarritz Espoirs-en aurka izango da, non prestakuntza mailan eta maila lehiakorrean non dauden esango dietena.

Ordiziak aurreko denboraldiko oinarria mantendu du bere jokalariekin, jada garrantzitsua dena, eta indarberritze batzuk izan ditu, zeina jokalari batzuk hartzen ari diren esperientzia eta iristen ari diren gazteenarekin, haien jarraitzaileei amestea eraginarazten dieten bloke bat lortzen ari diren.

Jon Txurruka, zuzendari tekniko bezala, Asier Pazos prestatzaile fisiko lanetara zuzendura eta Iñigo Marotias lehenengo entrenatzaile bezala, Ordiziak Biarritzeko jokalarien aurrean, Lopez, Lasa, Alberdi, Iruarriz, Leauma, Moala, Lezcano, Cruz, Julen eta Oier Goia, Engelbrecht edo Aldanondo bezalako jokalariak izango ditu, beste batzuen artean, non gehitu behar zaien Matoto (Alcobendas), Figueras, La Unica-tik iritsi dena eta Lander Gomez, Gernikatik datorrena hegalean jokatzen duena. Harrobira gehitu diren hamabi jokalariek ahalbidetuko dute gutxienez horietako hiru edo lauk Biarritzen aurka jokatu ahal izatea.

Ordiziak talde indartsu bat dauka, esan bezala, amestera gonbidatzen duena, izan ere, talde eta bakarkako mailan hazten daramate hainbat urte.

Share.

Comments are closed.