Euskal txapelketako finalak maiatzak 25 Ordizian

0

Euskal txapelketako finalak heldu dira. Datorren larunbatean, maiatzaren 25ean, 10:00etatik aurrera, maila guztietako finalak ospatuko dira Ordizian, errugbiaz beteriko jai egun batean.

Ordizia Errugbiak Euskal Federazioarekin batera antolatutako ekitaldia errugbiaren festa handia izango da. 10:00etan hasiko gara 16A finalarekin, eta ondoren 18A finala 11:40an, goiza amaitzeko. Arratsaldean senior taldeen txanda izango da, gizonezkoen finalarekin 13:20ean, ondoren emakumezkoen liga lehiatuaren final zirraragarria 15:20tik aurrera. Amaitzeko, kategoria inklusiboko partida bat izango dugu 17:00etatik aurrera, eta, ondoren, garaikurrak banatuko dira.

Talde askok finaletara iristeko aukera dute, eta horrek adierazten digu klub guztietan lan handia egiten ari dela eta gure errugbiak osasun inbidiagarria duela.

Anima zaitezte eta etorri maiatzaren 25ean, larunbata, Ordiziako Altamira zelaira jai giroaz, bertigo partiduez eta, batez ere, errugbiaz gozatzera.

Share.

Comments are closed.