Lau klub, titulo baten bila

0

Ordizia, Aviron Bayonnais, Biarritz eta Anglet-ek Euro Basuqe Rugby Challenge-a jokatuko dute larunbat honetan Altamiran.

12:00tan Aviron eta Biarritzen topaketa izango da, ETB-n zuzenean emango dena, eta 16:00tan Ordizia eta Anglet-ek jokatuko dute.

Euskal Errugbi Federazioaren araudia jarraituaz, irabazle justuena bilatzeko formula erabaki ondoren, Euro Basque Rugby Challenge, mugazgaindiko txapelketak Nouvelle Aquitania, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako gobernuaren laguntza jasotzen duena, CD64, Euskadiko Federazioa eta Nafarroako federazioaz gain, larunbat honetan 7 erabakiko da, Altamira zelaian.

Txapelketak zazpi kluben parte hartzea izan du, Ordizia, Getxo, Bera Bera, Hernani, Anglet, Aviron Bayonnais eta Biarritz Olympique bi taldetan banatuta jokatu dutenak, eta non titulua irabazteko aukera duten lau taldeak atera diren.

12:00tan Altamira zelaian, Ordizian, Aviron Bayonnais eta Biarritz Olympique-k jokatuko dute, 16:00tan toki berdinean, Ordizia eta Anglet-ek jokatuko duten bitartean.

Norgehiagokak bukatzen direnean jakingo da txapelduna, txapelketa guztiko emaitzak kontuan izanda.

Iparraldeko klasiko bat.

Aviron Bayonnais eta Biarritz Olympique-k errugbiko zaletuak urduri jartzea lortzen duen norgehiagoka bat izango dute. Aurkari amorratuak errugbi frantseseko maila guztietan, norgehiagoka orain Hegoaldera pasatzen da, Altamirako partidura, non bi hamabostekoak ados jarri diren haien alineazioan jokalari profesional batzuk sartu ahal izateko.

Top 14 eta Pro 2-ko hamabosteko deialdian sartzea lortzen ez duten lehenengo taldeko lau jokalari egongo dira Altamiran, formakuntza zentroko beste jokalariekin.

Biarritzek bere jokalari profesionalak jarri zituen Ordiziaren aurkako alineazioan, Ximu Lucu eta Brandon, beste batzuen artean, baita Talagonia zortzia, Scanel irlandesa, Munster-etik aurten iritsi dela, Lazzarotto hegalekoa, beste batzuen artean. Oso hamabosteko azkarra da bere baloiaren trantsizioan, hiru laurdeneko lerro on batekin eta aurrelari gazte baino indartsu batekin.

Aviron Bayonnais-ek beste lau profesional izango ditu, horien artean, Jon Zabala, Aierza Txiletarra, gehi formakuntza zentroko beste hainbat jokalari. Kasu honetan Pazifikoko bere jokalariak aterako dituzte, fisikoki oso trinkoak, batez ere aurrelariak. Hirugarren lerro ona daukate, baloia oso ondo mugitzen duen apertura bat eta azkarrak dira.

Esan daiteke topaketa hau oso parekoak diren bi blokek esperientzia eta gazteak nabarmentzeko aberasgarria izango dela. Zaletu eta telebistako kamaren aurrean eskaparatea paregabea izango da. Mathieu Rourres eta Jean Baptiste Lartigot, Biarritz eta Baionako arduradunak, txapelketan formakuntzako jokalariak beste behin ikusteko aukera izango dute.

Ordizia, Ohorezko Mailako liga hasteko astebetera.

Iñigo Marotias-en jokalariak Angleten aurka jokatuko dute denboraldi honetako haien bigarren partiduan, Ohorezko Mailako ligako lehenengo partiduaren aurretik Altamiran jokatuko dena Aparejadores Burgos-en aurka.

Aurreko denboraldiko oinarria mantendu dute eta Zelanda berriko harroin batekin indarberritu, Joe Apikotoa, fisikoki oso ondartsua, 1.91 neurtzen du eta 120 kilo pisatu, baita Anthony Matoto edo Lander Gomez hegalekoarekin ere.

Azken urteetako oinarrizko zutabea mantentzen dute, Fernando Lopez, Lasa, Alberdi, Iruarriz, Leauma, Siosua, Moala, Lescano, Cruz, Lander Mujika, Goia anaiak edo Englerbretch bezalako jokalariekin beste batzuen artean.

Edozein talderi aurre egin diezaioken hasierako hamabostekoa dauka, talde soilido batean.

Anglet aurkari izango du, lau taldeetatik gazteena izan litekeena, non harrobia sustatu nahi duten jokalariak lehen taldera iristeko, Federal 1-eab jokatzen dutena, ia profesionala den talde batean.

Anglet-ek lehenengo taldean maila oneko sei jokalari dauzka, klubez beteriko zona batean, askotan Biarritz eta Baionako formakuntza zentroetan eratzen diren jokalariez elikatzen direnak.

600 jokalariko oinarri batekin horietako asko indartzea lortu nahi dituzte lehenengo mailara iritsi ahal izateko. Daukaten gaztetasunak talde arriskutsu batean bihurtzen ditu, nahiz eta Oridzi-ren esperientziak  ez dion talde gonbidatuari irabazten utzi behar.

Denbora luzez jarraitzea espero den txapelketa baten barne, Hegoalderentzat errugbi egun garrantzitsua izango da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share.

Comments are closed.