Euskal Errugbi Federazioaren eta Biarritz Olympique Pays Basque-ren arteko lankidetza-hitzarmenaren baitan, datorren apirilaren 24an, osteguna, 18:00-etatik aurrera lagunarteko partida bat jokatuko da bi taldeetako gizonezkoen 18A kategorien artean, Aguilerako instalazioetan, Biarritzen.
Partidaren ostean, bi taldeek BOPB eta Béziers (Pro D2ko bosgarren sailkatua) arteko norgehiagokaz gozatuko dute. Duela aste batzuk 15 Azpiko taldearekin gertatu zen bezala, gure gazteek Iparraldeko estadioan nagusitzen den giro aparta lehen eskutik bizitzeko aukera izango dute.
Euskal errugbiaren etengabeko hobekuntzaren aldeko urrats bat gehiago.