CESA 2025 itzuli da gure S18 eta S16 mutilen eta S16 nesken selekzioek urtea ixteko. Igande honetan, 10:30ean Valentzian mutilak eta 12:00etan Gasteizen neskak. Denok behar ditugu harmailak betetzen, partida intentsu honen alde animatzen.
Espainiako Selekzioen Txapelketako hirugarren jardunaldia hemen da. Lehiaketaren erdian gaude eta mahai gainean kolpe bat emateko unea iritsi da. Lehen mailako taldeek maila handia dute eta gure neska-mutilek aurreko jardunaldian erakutsitako joko hobekuntza puntutan bihurtu dezaketela frogatu behar dute.
S18 mutilak bosgarren postu engainagarrian daude; izan ere, lehen bi jardunaldiak galdu dituzten arren, bi partidetan bonus defentsiboa lortu dute. Beraz, Euskadiko selekzioaren maila ez dago hain urrun gainerakoetatik. Valentziako Erkidegoak hirugarren postua du, Andaluzia bonusarekin irabazi eta Madrilgo Erkidegoaren aurka partida ona egin arren galdu ondoren. Igandean 12:30ean Campo del Río mitikoan jokatuko dute.
S16 mutilak zelai berean jokatuko dute, baina 10:30etik aurrera. Valentziako selekzioak laugarren postua du puntu bakar batekin, baina liderra (Andaluzia) eta bigarren sailkatua (Madril) izan dituzte aurkari. Gure mutilek, puntu batekin berdinduta, bosgarren postuan daude. Kataluniaren aurkako partida oso lehiatua izan ondoren, oso ondo jokatu beharko dute garaipena lortzeko edo gutxienez punturen bat eskuratzeko, jaitsierako postuak saihesteko.
S16 nesken selekzioak igandean 12:00etan hartuko ditu bigarren sailkatuak Gamarran (Gasteiz). Valentziako selekzioak bigarren postua du 9 punturekin, Madril eta Andaluzia bezalako talde indartsuen aurka irabazita eta titulurako hautagai argiak dira.
Maila handiko partida, eta gure neskei gure babes osoa behar dute harmailatik. Larunbatean txistorrarekin gehiegi pasatu bazarete, partida zuzenean jarraitu ahal izango duzue gure Youtubeko kanalean esteka honen bidez.