shopping-bag 0
Items : 0
Subtotal : 0,00€
View Cart Check Out

Noticias

Igoeraren bila

Euskadiko emakumezkoen selekzioak Txapelketa Autonomikoaren lehen mailara itzuli nahi du eta, horretarako, Valentziaren aurkako finala irabazi beharko du igande honetan (12.30ean). Euskadik bigarren mailako txapelketa bereganatu zuen abenduan, eta Valentzia lehen mailako azken postuan sailkatu zen. Norgehiagoka zelai neutralean jokatuko da, Zaragozako Pinares de Venecian.
Euskadiko hautatzaileak Fredi Ruiz eta Miguel Beltrán izango dira. Ruizek partida “nahiko irekia” espero du: “Azken urteotan Euskadik eta Valentziak ez dute elkarrekin jokatu, eta beraiek estatuko talde indartsuenekin jokatu dute. Euskadik txapelketa on bat burutu zuen Malagan, eta azken bi urteotan egindako lanari buru eman nahi diogu. Euskadiko selekzioak maila gorenean jokatu behar du, hobetzen jarraitzen ahal izateko”.
Euskal taldean ez da izango Enara Cacho, lesio bat dela eta, ezta Uribarri Barrutieta, Anne Fernández de Corres eta Amaia Erbina ere. Azken hiru jokalari hauek Espainiako zazpiko selekzioarekin daude konzentratuta, Sidneyko Munduko Serieak prestatzen. Ruizek, dena den, fede osoa dauka joango diren jokalariengan: “Talde indartsua daukagu, kalitatearekin eta jarrera onarekin, ohikoak azken hiru edo bi urtean”.
Norgehiagorako deialdia honako hau izango da: Ilargi Díaz (Gaztedi), Saioa Jaurena (Getxo), Lucía Masa (Getxo), María Urtasun (La Única), Maika Iraizoz (La Única), Garazi Uriarte (Getxo), Cristina Guntin (Eibar), Ana Sospedra (La Única), Laura Ruiz de Erentxun (La Única), Nerea Agirre (Getxo), Maider Martínez (La Única), Arantza Olabarria (Getxo), Maitane Salinas (La Única), Lucía Moya (Eibar), Idoia Olabarieta (Getxo), Anabel Pérez (Hernani), Olatz Arca (Hernani), Irene Reyes (La Única), Leire Rodríguez (Hernani), Maider Gutiérrez (Getxo), Aitana Pérez (Gaztedi), Amaiur Mayo (Eibar) eta Joana Murray (Durango).