shopping-bag 0
Items : 0
Subtotal : 0,00€
View Cart Check Out

Noticias

Euskadiren garaipena

Euskadiko emakumezkoen selekzioak garaipena lortu zuen atzo Txapelketa Autonomikoaren lehen partidan. Euskaldunek Valentziari irabazi zioten Arrasaten (23-17), eta taldeko lehen postua bilatuko dute hilaren 25ean Madrilen.
Bisitariak aurretik jarri ziren markagailuan, baina Euskadik bere hasiera txarrrari buelta eman zion eta atsedenaldira abantailarekin joan zen, bigarren zatian garaipena finkatzeko.
Euskadirekin jokalari hauek aritu ziren: Maritxu Urtasun, Garazi Uriarte, Lucía Masa, Idoia Jauregi, Ana Sospedra, Maitane Salinas, Ixiar Braco, Nerea García, Igone Martín, Marina Seral, Aitana Pérez, Irene Reyes, Leire Rodríguez, Garazi Goikolea, Amaiur Mayo –hasierako taldea–, Irati Ormazabal, Maika Iraizoz, Ainhoa Belakortu, Miren Etxezarreta, Amaia Erbina, eta Iratxe Uriarte.
Amaiur Mayok bi entsegu lortu zituen, Ana Sospedrak eta Maitane Salinasek, beste bi, eta Igone Martinek zigor kolpe bat eskuratu zuen.