shopping-bag 0
Items : 0
Subtotal : 0,00€
View Cart Check Out

Noticias

Euskadi, Nafarroa eta Comité Côte Basque-Landesen arteko mugaz gaindiko akordioa

Euskadiko Errugbi Federazioak, Comité Côte Basque-Landesek eta Nafarroako Federazioak akordio bat sinatu dute aste honetan Baionan “errugbirako mugaz gaindiko egitura berri bat garatzeko”. Itunak lau urteko iraupena izango du eta kirol profesionala alboan utziko du.
Euskadiko Federazioko presidentea den Iñaki Laskurain; Michel Dupuy, Comité Côte Basque-Landeseko ordezkaria eta Nafarroako Federazioko presidentea, Javier Lorente, akordioa sinatzeko arduradunak izan ziren.
Hiru erakundeek azaldu zutenez, akordio honen helburua egitura estruktural berri bat sortzea da, estrategia amankomunak eta koordinatuak sustatzeko. “Errugbia hobeto garatzeko interesak hiru entitateak batzen ditu”, eta “oztopo administratiboak gainditzeko beharrean gaude gure potentzial guztia sustatzeko”.
Sinatzaileek, gainera, beren lurraldeetako erakundeen laguntza lortzeko itxaropena dute, proiektuari
egonkortasun administratiboa eta ekonomikoa emateko.

Sinadura

Atxikitako azgazkian, ezkerretik eskuinerantz: Daniel Irazoki (Comité Côte Basque-Landeseko idazkari nagusia), André Junca (Comité Côte Basque-Landeseko presidente delegatua), Iñaki Laskurain (Euskadiko Federazioko presidentea), Javi Lorente (Navarroako Federazioko presidentea), Alain Farisot (CD 64-ko presidentea), Jean Claude Bordaisco (Comité Côte Basque-Landeseko zuzendaritzako kidea) eta José Miguel Galdós (Euskadiko Federazioko kirol zuzendaria).